Aurtengo jaietan, berriro ere, berdintasunaren aldeko diskurtsoa landuko dute eta eskuragarri izango dituzte zapiak eta eskumuturrekoak indarkeria matxistaren kontra. Horrez gain, Beldur Barik Gunea jarriko dute.
Bestalde, Fundación Alday izango da aurtengo pregoilaria; adinduen egoitza eta nagusien arretarako eguneko landa eremuko zentroa kudeatzen ditu elkarteak. Fundazioa, ofizialki, 1933an sortu zuten Francisco eta Luisa Alday Icabalceta anai-arrebek, baina 120 urte beteko ditu aurten. Madrilen bizi ziren eta herriko euren ondasunak jarri zituzten Aiarako behartsuen eskura.
Fundazioa, egun, osatzen dute Abiega eta Belaustegigoitiako familien ondoko banak eta herriko apaizak. 24 pertsonari ematen dio zerbitzua eta orain lanak egiten ari dira azpiegiturak hobetzeko.
Autobus zerbitzua doan
Aiarako Udalak prestatuko du doako garraio publikoa, nahi duenak erabili dezan apirilaren 27an eta 28an, hau da, ostiral gauen eta larunbatean.
Bi ibilbide egingo ditu. Bata Arespalditzara joateko:
- Artziniega (20:30)-Lanteno (20:40)-Menagarai (20:45)-Ibaguen (20:55)-Arespalditza (21:00)
- Laudio (21:20)-Luiaondo (21:30)-Amurrio (21:40)-Murga (21:50)-Arespalditza (22:00)
Eta bestea itzultzeko:
- Arespalditza (04:00)-Ibaguen (04:10)-Menagarai (04:20)-Lanteno (04:30)-Artziniega (04:40)
- Arespalditza (05:00)-Murga (05:10)-Amurrio (05:20)-Luiaondo (05:30)-Laudio (05:40)
Egitarau osoa
Apirilak 27, ostirala:
- 18:00-20:00 // Bola-jokoa Luiaondoko bolatokian
- 19:00 // Txupinazoa
- Pregoilariaren agurra // Alday fundazioa
- Portada-lehiaketako irabazleari saria emateko ekitaldia
- Txupinazo ofiziala pregoilarien esku
- Luiaondoko txistulariak
- Prontxiri ongietorria
- Beldur barik gunea
- 19:30 // Aiara Dantza Taldearen emanaldia
- Herriko txorizo-jana ( 0,50 €).
- 20:00 // Fanfarrea Beti jai
- 21:00-00:30 // Berbena Sukar taldearekin
- 00:30 // Dj Ruba
Apirilak 28, larunbata:
- 10:30 // Kalejira
- 11:00 // Eskualdeko produktuen azoka
- 11:30-13:00 // Bolo-jokoa Luiaondoko bolatokian
- 12:00 // San Prudentzioren omenezko meza
- 12:30 // Izalde abesbatzaren kontzertua
- 13:00 // Haurren danborrada
- 13:00 // Barraskilo jana
- 16:00 // Duatloia Txikia / 16:45 Duatloi handia
- 19:30 // Zumba sesion ( Izaskun Del Cerro)
- 22:00 // Reverso taldearen kontzertua
- 23:30 // Berbena Lisker taldearekin
Apirilaren 29, igandea:
- 08:30 // Erakustxakurren Arabako IV. Irekia.
- 10:30 // Jesús Isasiren Omenezko XXXVIII. Txirrindularitza Txapelketa (kadeteak)
- 11:00-13:00 // Bolo-jokoa Kexaako bolatokian
- Haur-parke // 11:00-14:00 eta 16:30–19:30
- 12:00 // Adineko pertsonen omenezko meza
- 12:30 // Eskutxiko Ahotsak abesbatzaren kontzertua
- 14:30 // Adineko Pertsonen XXVII. Eguna ospatzeko bazkaria eta dantzaldia, Iñaki Oteguiren eskutik
- 14:30 // Herri-bazkaria. Nork bere bazkaria eramango du, eta udalak ardoa eta ura eskainiko ditu
- 18:00-20:00 // Bolo-jokoa Kexaako bolatokian.
- 18:30 17:00 // Pilota-jaialdia, Luiaondo frontoian
- 19:00 // Erromeria Patxi eta Konpaniarekin.
- 21:00 // Herriko odolki-jana (1 €).