Gaur arratsaldean hasi dira Aiarako Jaiak. Alday fundazioko kideak arduratu dira pregoia irakurtzeaz. Jarraian piztu dute festari hasiera emateko suziria eta Aiara Dantza Taldeko kideek emanaldia eskaini dute gero. Goizeko ordu txikietararte luzatuko da festa, kontzertuekin.