Goizeko ordu txikietararte luzatu zen atzo jaia Arespalditzan, baina gaur goizeko lehen ordutik egon da giroa herrian. Azoka, barraskilo dastaketa eta haurren danborrada egin dira, besteak beste.
Zerua hodeitsu egon den arren, xirimiri bakan batzuk baino ez dira egon, arratsaldeko duatloian parte hartu dutenen zorionerako. Haur eta gazteen txanda izan da lehenbizi, eta jarraian egin da helduen norgehiagoka. Iñaki Isasi eta Zuriñe Frutos gailendu dira herrigunea eta inguruko hainbat zelai zeharkatu dituen norgehiagokan.
Argazkiak: Laura Guerrero, Nortxu Iturrioz eta Txabi Alvarado