Plazaratu egin dituzte dagoeneko Luiaondoko jaien egitarauak. Ohiturari jarraiki, hiru txanpatan banatu dituzte ospakizunak: Andra Mari Magdalena -uztailaren 20tik 22ra-, Santo Domingo -abuztuak 8 eta 9- eta San Lorentzo -abuztuak 10-.
Aurreko urteetako ildoari jarraituko diote aurtengo jaiek, baina berrikuntza batzuk ere izango dituzte. “Urtero bilera bat egiten dugu jaiei begira ekarpenak jasotzeko”, azaldu du Luiaondoko Administrazio Batzarreko presidentea den Maite Alonsok, “aurten jende gazte asko bertaratu da eta euren adineko herritarrei bideratutako ekintzak proposatu dituzte, Akerbeltz erromeriaren edo DJ Markelinen emanaldiak kasu”.
Luiaondoko herrigunean egingo dira Andra Mari Magdalena jaiak. Santo Domingo eta San Lorentzo, aldiz, izen bereko baselizen inguruan ospatuko dira. “Jai politak dira, eskualdeko jende ugari bertaratzen da”, azaldu du Alonsok, “paraje eder batzuetan egunpasa egiteko eta gainontzeko auzokideekin harremanak izateko balio dute”.
ANDRA MARI MAGDALENA JAIAK
Uztailak 20, ostirala
18:00 // Kalejira Fanfarre “BETIJAI” taldearekin (irteera Malato zuhaitzetik)
20:00 // Txupinazoa (eskola zaharretik)
20:30 // Buru handiak
23:00 // Dantzaldia “LISKER” taldearekin
Uztailak 21, larunbata
09:00 // Txakurren erakustaldia
10:00 // Kalejira, Luiaondoko txistulariekin
11:30-13:00/18:00-20:00 // Bolo txapelketa. Magdalena Saria
18:00 // Eskupilota jaialdia
18:00-20:00 // Bola txapelketa
21:30 // Odolosteak denontzat Eliza aurreko zelaian
22:30 // Dantzaldia "AKERBELTZ " taldearekin
02:30 // Disko Festa “DJ MARKELIN”
Uztailak 22, igandea
11:30-13:00 // Bola txapelketa
12:30 // Meza Andra Maria Magdalenaren ohorez
13:00 // Dantza erakustaldia
13:00-14:00 // 2. Igela txapelketa Otueta gizarte etxean
16:30 // Haur parkea frontoian
17:30 // Buru haundiak elizako zelaian
16:00 // Mus txapelketa (ikusi kartel berezia)
17:00 // FIFA Ps4 txapelketa. (ikus kartel berezia)
20:30 // Txistorrak eliza aurreko zelaian
20:30 // Disko festa: “ZABAL D. J.”
SANTO DOMINGO
Abuztuak 8, asteazkena
10:00 // Kalejira, Luiaondoko txistulariekin
11:00 // Yinkana
12:00 // Meza, Santo Domingoren ohorez
14:30 // Herri bazkaria, baselizaren zelaian
17:00 // Briska txapelketa
18:00 // GOT TALENTSanto Domingo
21:00 // Odolosteak denontzat
21:00 // GANEKO taldearekin
Abuztuak 9, osteguna
20:30 // Txorizoak OLETA jatetxean (Oletak berak antolatuta). Disco-festa ZABAL D. J.
SAN LORENTZO
Abuztuak 10, ostirala
11:00 // Tortilla eta Pintxo txapelketaren hasiera
12:00 // Meza, San Lorentzoren ohorez
13:30 // Tortillak eta Pintxoen aurkezpena
14.30 // Herri bazkaria, baselizaren zelaian
16:30 // Tute txapelketa
17:00 // Umeentzako ur-txirrista
21.30 // Txintxorta denontzat
22.00 // Dantzaldia “GANEKO” taldearekin