Sargoriari aurre eginez, ia 200 korrikalari abiatu ziren Erretes Lantenoko irteeratik Peregaña Igoera lasterketaren 11 kilometroak osatzeko.
Gizonezkoen kategorian Pello Moreno laudioarra izan zen azkarrena, ibilbidea 47 minututan osatu ostean. Bere atzetik Iñaki Isasik, iazko irabazleak, gurutzatu zuen helmuga, Morenok baino 20 segundo beranduago. Isasiren atzetik eta segundo gutxiko diferentziarekin Orkatzak taldeko Josu Apraiz igo zen podiumeko hirugarren postura.
Emakumezkoen kategorian Maider Urtaran laudioarrak aise irabazi zuen lasterketa, ibilbide osoan zehar aurretik joan ostean. Zuriñe Frutos artziniegarra izan zen bigarrena.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte eta Ainara Garcia Sanchez