Asteburuan ekin zieten Salbantongo jaiei mendi-ibilaldia, mus txapelketa eta odoloste janarekin. Atzo, aldiz, jaietako egun handia ospatu zuten eta herriko jai-batzordeak egitarau oparoa antolatu zuen.
Etxebarria aita-seme trikitilariek alaitu zuten bai eguerdiko kalejira baita iluntzeko erromeria ere. Artziniegako Bizindar taldeak herri-kirol erakustaldia eskaini zuen. Iluntzean DJ Enimusic-ek animatu zuen jai-giroa.