Iritsi dira festak Agiñagara ere. Uztailaren 21ean eta 25ean izango dira jarduerak. Ez da bitxikeriarik faltako, gainera: igel ehiza egingo baitute larunbatean, goizaldeko ordubietan. Arratsaldetik ordu txikiak arte osatu dute programa.
18:00etan abiatuko dira festak, karta jokoarekin. 19:00etan igel txapelketa egongo da, eta 21:00etan parrillada. Dirua biltzeko zozketa egingo dute 22:00etan, eta segidan ekingo diote diskodantzari. "Agiñagako Jai Batzordeak antolatu ditu ekintzak", Agiñagako Batzar Administratiboak adierazi duenez. Uztailaren 25ean, meza eta pintxo dastaketarekin bukatuko dira jaiak.