Victor Perezek birritan zapaldu zuen podiuma Galiziako Falkoneria Txapelketan

Aitor Aspuru Saez 2018ko urr. 30a, 12:02
3. postua eskuratu zuen birritan Victor Perezek Galizian./ V. P.

Victor Perezek asteburua eman zuen Mesón do Venton, Galizian, bertako falkoneria txapelketan parte hartzeko. Harris arranoarekin eta aztorearekin 3. postuak eskuratu zituen.

Victor Perez eta bere semea, Yeray Perez, Galiziako Falkoneria Txapelketan aritu dira asteburuan eta emaitza positiboak lortu dituzte. Berez, Victor bi aldiz igo zen podiumera 3. postua hartzeko, Harris arranoarekin eta aztorearekin horrela sailkatu baitzen hegaldi baxuetan. Bestalde, Yeray 4. izan zen txori txikien kategorian.

Victor Perezek azaldu du Mesón do Venton egindako proba gogorra izan dela, hegaldietan, bai larunbatean zein igandean, haizea, euria eta batzuetan txingorra izan baitute.

Zangozan
Aurreko asteburuan Nafarroan izan zuen hitzordua Victor Perezek Zangozan, hain zuzen ere. Bertan emaitza bikainak erdietsi zituen. Harris arranoarekin txapelduna izan zen eta aztorearekin, aldiz, 2. postua eskuratu zuen. Yerayk, ordea, ezin izan zuen parte hartu proban, ez baitzegoen umeentzako kategoriarik.

Espainiako txapelketa helburu
Hurrengo hilabeteetan izango dira falkoneria lehiaketa nagusiak. Victor Perezek Espainiako txapelketa garaitzea nahi du. Duela bi urte lortu zuen, baina iaz ez zen onena izan. Aurten Osunan izango da proba berriro; abenduaren 6an, 7an eta 8an.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide