19:00etan ekin zioten Aiarako jaien hasiera ekitaldiari. Sanprudentzio festetako kartel lehiaketako irabazleak saritu zituzten lehendabizi, eta ondoren irakurri zuten pregoia. Bea Isasi lehendakariak hartu zuen hitza, bolo taldeko zenbait kiderekin batera. Festa giroa izanik, emakumeen parte hartzearen garrantzia azpimarratu zuen Isasik ekitaldian, bai bolo kirolean eta baita jaietan ere.
Suziriak jaurti ostean Aiara dantza taldearen emanaldia egon zen. Horrez gain, txorizo jana egin zuten Eskutxi taldearen eskutik.