Iratxe Parro Uzquiano izango da Aiara Batuzen alkategaia

Erredakzioa 2019ko mai. 2a, 16:07

Eskola publikoko langilea da Iratxe Parro Uzquiano. / Aiara Batuz

11 kidez osatutako zerrenda plazaratu du Aiarako talde independenteak.

Maiatzeko udal hauteskundeetara aurkeztuko da Aiara Batuz. Iratxe Parro Uzquiano izango da  talde independentearen zerrendaburua. Eskola publikoan lan egiten du alkategaiak, Lantenoko batzar Administratiboko lehendakaria da eta Udalan bi legealdi daramatza zinegotzi gisa.

Hau izango da zerrenda osoa:

1. Iratxe Parro Uzquiano.( Lantenoko Batzar Administratiboko lehendakaria. Logopeda)

2. Iraida Saenz de Lafuente Blanco. (Menoioko Batzar Administratiboko lehendakaria. Zuzenbidean lizentziatua)

3. Irantzu Apodaka Sánchez. (Luioando. Informatika)

4. Gorka López Zurimendi. (Arespaldiza. Lantegi bateko langilea)

5. Salomé Muñoz Abad. (Luiaondo. Ilustratzailea)

6. Gorka Aretxabala Angulo. (Erretes. Lantegi bateko langilea eta abeltzaina)

7. Héctor Borge Chozas. (Luiaondo. Hostalaria)

8. Leire Sainz de la Maza Rodríguez.(Lanteno. Emagina)

9. Xabier Artiñano Montalban.(Luiaondo. Obra zibileko arduraduna)

10. Enrique Arrazuria Ortiz de Barrón.(Luiaondo. Jubilatua)

11. Mª Aranzazu Zubizarreta García.(Beotegi. Irakaslea)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide