San Isidro azokaren XLIII. edizioa egingo dute bihar -maiatzak 15- Aiaran. Goizeko zortzietan hasiko da egitaraua, Pirenaika arrazako behi azienda hautatuen Arabako V. lehiaketarekin. Nekazaritza, elikagai eta artisautza produktuen erakusketa egongo da gero. Ahari, ahuntz eta zaldiak ere egongo dira azokan.
Eguerdiko hamabietan, aldiz, Baserri Gymkana egingo dute umeentzat. 13:00etan tokiko produktuen dastatzea egongo da, ordu erdi beranduago herri kirolen erakustaldia eta arratsaldeko seietan kafe-solasaldia Aiarako emakume nekazari eta abeltzainekin.
Larunbatean, aldiz, egun osoko egitaraua egongo da:
