Hiru santu omenduko dituzte Soxoko jaiek: San Emeterio, Zeledino eta Ramon Nonato. Ostiralean hasiko dira jaiak, San Emeterio eta Zeledonio gogoratzeko. 9:00etan jaurtiko dute txupina, eta kanpaiak irauliko dituzte segidan. Hala, mendizaleek bosgarren "Soxo-Soxo" ibilaldia egingo dute, Artziniegako Ganzorrotz taldeak antolatuta. 9:30ean izango da hitzordu hori.
Eguerdian, berriz, meza eta puzgarriak egongo dira, baita trikipoteoa ere. Hitzordurik bitxiena "Konkisoxo" ekimena izango da, 18:00etatik aurrera jokatuko dena. 19:00etan mus txapelketa izango da, eta gauean Jupiter taldearekin berbena.
Larunbatean, berriz, San Ramon Nonatoren omenezko mezak eta puzgarriek emango diote bide egitarauari, 13:00etan. Ondoren, talo jana egongo da, baita igel txapelketa ere. Arratsaldean, aldiz, haurrentzat jolasak eta tute txapelketa nagusituko dira. 21:00etan, ordea, herri parrillada prestatuko dute. Ez da umorerik faltako: 22:30ean “DJ kike mix” taularatuko da, eta hamabietan mozorro festa eta bingoa egongo dira.