Atzo Aiarako Udalak alkate dekretua plazaratu zuen jakinarazteko San Prudentzio Jaiak bertan behera utzi dituztela.
Tokiko erakundeak azaldu du martxoaren 14an abiatutako osasun larrialdia, printzipioz, apirilaren 12an bukatuko dela eta, aintzat hartuta sanprudentzioak apirilaren 24an hasi behar zirela, ez dagoela modurik ospakizunak eta herritarren osasuna bateratzeko, koronabirusari dagokionez.
Aiaraldea.eus hedabideak galdetuta, Gentza Alamillo alkateak argitu du udalak ez duela aurten beste data batean egingo jaia. Ondorioz, ez da egongo 2020ko ediziorik.