Eskualdean 5 koronabirus positibo berri diagnostikatu zituzten igandean, guztiak Aiaran

Aitor Aspuru Saez 2020ko api. 13a, 16:20

Amurrioko anbulatorioa, iragan astean eginiko irudi batean. / Aiaraldea.eus

Igandean Osakidetzak identifikatutako positibo horiekin eskualdeko herririk kutsatuena bilakatu da, populazioaren ehunekoari dagokionez. Egun bakarrean %0,51etik %0,68ra igaro da erien kopurua.

Osakidetzak atzo eguerdian plazaratutako txostenaren arabera, koronabirus 5 kasu berri topatu zituzten atzo eskualdean, eta guztiak Aiaran erregistratu zituzten.

Egun bakarrean %33 hazi dira udalerri horretan positiboak, eta 15 gaixotik 20ra egin dute salto. Horren ondorioz, Aiara da, populazioa eta koronabirus kasuak alderatuta, eskualdeko udalerririk kutsatuena. Herritarren %0,68arengan izan du eragina birusak. Atzo kopurua %0,51koa zen.

Berez, larunbatean kutsatu berrien kopurua bera da atzokoa (5); baina ostiralean 3, ostegunean 2 eta asteazkenean bakarra izan ziren.

Guztira, Aiaraldean 215 gaixo diagnostikatu ditu Osakidetzak pandemiaren krisialdia hasi zenetik. Aipatutako aiararrak ez ezik, 82 laudioar, 65 amurrioar, 20 urduñar, 14 orozkoar, 9 artziniegar eta 5 okondoar daude.

Aiararen atzetik, herririk kutsatuenak hurrengoak dira: Amurrio %0,62, Orozko %0,53, Urduña eta Artziniega %0,46, Laudio %0,44 eta Okondo %0,41.

EAEn koronabirusaren positiboak 11.018 dira jada: 5.933 Bizkaian, 3.034 Araban eta 2.051 Gipuzkoan. Hildakoen kopurua 831ra heldu da, atzo baino 27 gehiago.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide