Osakidetzak argitaratu duen txostenaren arabera, 5 koronabirus kasu berri diagnostikatu zituzten larunbatean Aiaraldean: bina Amurrion eta Orozkon, eta 1 Laudion. Kutsatu berrien kopurua oso urrun dago pandemiaren unerik larrienekin alderatuta, baina kasu berriak ez dira guztiz eteten, nahiz eta asteazkenean positibo berri bakarra identifikatu.
Gauzak horrela, Aiaraldean 210 gaixo aitortu ditu Osakidetzak: Laudion 82, Amurrion 65, Urduñan 20, Aiaran 15, Orozkon 14, Artziniegan 9 eta Okondon 5.
Hortaz, eragin maila hurrengoa udalerrika: Amurrion herritarren %0,62 kutsatu da, Orozkon %0,53, Aiaran %0,51, Urduñan eta Artziniegan %0,46, Laudion %0,44 eta Okondon %0,41.
EAEn 10.772 positibo erregistratu dira: 5.798 Bizkaian, Araban 3.019 eta Gizpuzkoan 1.955. Atzo 39 herritar gehiago zendu ziren eta hildako kopurua 804ra heldu da.