Aiarako jaiek ez dute 2020an kale jarduerarik izango. Larrialdi egoera dela-eta, udalak bertan behera utzi behar izan ditu ospakizunak.
Alabaina, San Prudentzio festen ohiturei jarraiki, balkoi eta leihoetan danborrada egiteko deia luzatu dute. Apirilaren 28an izango da zita, 13:00etan. Erretreta www.aiarakoudala.eus webgunean deskarga daiteke, entseguei ekiteko. Horrez gain, marrazki lehiaketa egingo dute, "Nola ospa ditzakegu aurten gure herriko jaiak?" lemapean.
Azkenik, ospakizunari kutsu kolektiboa emateko, Aiarako Udalak ikus-entzunezkoa sortu nahi eta horretarako argazki eta bideoak bidaltzeko eskatu die herritarrei, aiarakojaiak@aiarakoudala.eus helbidera. Irudiak horizontalak izan beharko dira eta ekarpena egiteko epea maiatzaren 1ean amaituko da.