19:00etan ekin diote Aiarako jaien hasiera ekitaldiari. Sanprudentzio festetako kartel lehiaketako irabazleak saritu dituzte lehendabizi, eta ondoren irakurri dute pregoia. Bea Isasi lehendakariak hartu du hitza, bolo taldeko zenbait kiderekin batera. Hala, elkarteari eginiko omenaldia eta aitortza eskertu dituzte. Ildo beretik, ekainaren 8rako antolatzen ari diren Euskadiko Bolo txapelketaren berri eman dute. Festa giroa izanik, emakumeen parte hartzearen garrantzia azpimarratu du Isasik ekitaldian, bai bolo kirolean eta baita jaietan ere.
Suziriak jaurti ostean Aiara dantza taldearen emanaldia egon da. Horrez gain, txorizo jana egin dute Eskutxi taldearen eskutik.