San Prudentzio eguna heldu da eta horrekin batera Aiarako jaiak. Hauek Arespalditzan ospatzen ditugu eta guretzat bereziak dira.
Udaberriko lehenengo jaiak dira, horregatik gogoz hartzen ditugu eta bereziki aiararrok, bertan denok biltzeko urteko aukera bakarra baita. Aiarak herri asko ditu, 24 zehazki, herri bakoitzak bere jaia izan arren, hauek izaten dira bertakoak eta kanpokoak ere biltzeko aukerarik onena eta gehien espero duguna..
Aurten ezin izango dugu elkartu, dantzatu, nola gauden elkarri galdetu ezta aiarar berriak ezagutu ere.
Aspalditik ikusten ez ditugun lagunen falta izugarri sumatzen dugu. Zorionez uda luzea da eta, egoera berezi honek hobera jotzen badu, agian Aiarako beste herri bateko jaietan elkartuko gara.