Atzoko datuak plazaratu ditu Osakidetzak txostenean, eta Aiaran kasu bat agertu da. Azken hamabost egunetan ez da zantzurik egon bailaran, ekainaren 25ean Amurrion eta Laudion eri bana aitortu zirenetik. Aiaran, atzokoarekin, 66 dira pandemia hasieratik gaixotutako bizilagunak.
Teniseko udalekuetako kideei probak
Gaurko positiboaren ondorioz, Laudioko Tenis Udalekuak bertan behera utzi dituzte, Aiaraldea Hedabideak jakin duenez. Jarduerako arduradunek partaide guztiei helarazi diete mezua: "Udalekuko haur batek positibo eman du COVID-19 frogan, eta beraz, bertan behera geratuko dira ekintzak. Asko sentitzen dugu gertatutakoa". Laudio Tenis klubaren esanetan, Osakidetzarekin harremanetan daude protokoloa jarraitzeko. Hezitzaileei osasun frogak egin dizkiete jada, "eta ume denei egingo dizkiete frogak antza", lekukoek aitortu dutenez.
Eskualdeko positibo kopuruak
Kutsatu diren herritarren kopurua ia etenda egon da azkenaldian bailaran. Herrika, gaur arte hauek dira test bidez baieztatutako kasuak:
- Laudio 164
- Amurrio 117
- Aiara 66
- Urduña 42
- Okondo 7
- Orozko 25
- Artziniega 12
- Okondo 7
- Arakaldo 0
- Arrankudiaga-Zollo 0
- Aiaraldea 433
Horrez gain, hainbat lagun zendu dira. Hain zuzen, hurrengoak izan dira hildakoak:
- Amurrio: 8
- Artziniega 1
- Aiara 1
- Laudio 9
- Okondo 1
- Orozko 3
- Urduña 0
- Aiaraldea: 23