Aiarako Udalak San Prudentzio bereziak prestatu ditu aurten, pandemia-egoera dela eta. Hala ere, hainbat ekintza gauzatuko dira udalerrian eta egingo diren bi dantza saioen lehen edizioa izan zen atzo.
Ilara dantza da hautatutako eredua, taldean egin baitaiteke, baina parte-hartzaileen arteko distantziak mantenduta. Hurrengo ostiralean izango da bigarren saioa, 18:00etan Arespalditzako kirol pista estalian.
