Gaur San Prudentzio ospatzen ari dira Aiaran. Goizean goizetik piztu da festa giroa Arespalditzan, kalejirarekin. Tokiko ekoizleen azokak ere jende ugari erakarri du Ferialera.
Mezaren eta Hitzalde abesbatzaren emanaldiaren ostean egin da eguneko ekintzarik deigarriena: Etxaurren Ikastolako ikasleen danborrada. Dozenaka haur eta gazte bildu dira karpan, San Prudentzioren omenezko hainbat kantari erritmoa markatzeko prest. Ondoren, herriko beste toki batzuk bisitatu dituzte kalejiran.
Arratsaldeko egitaraua
Arratsaldean egingo dira jaietako azken bi jarduerak: pilota jaialdia (18:00-20:00) eta Puro Relajo taldearen kontzertua (19:00etan).