Lanabes etxola batean egon zen sutea larunbat gauean

Aitor Aspuru Saez 2022ko uzt. 4a, 06:51

Ez zen zauriturik egon sutean. / Arabako Foru Suhiltzaileak

Murgako lanabes etxola baten teilatua erre zen larunbatean. Larrialdi zerbitzuek eurek azaldu dutenez, 01:30ak aldera jaso zuten deia eta suhiltzaileek esku hartu zuten. Eraikinaren teilatuak izan zituen kalteak, gehienbat, eta zauriturik ez zen egon.

Azken urte eta erdian Murgan gertatu den hirugarren sutea izan da larunbatekoa. Izan ere, urtarrilean sukalde bat txikitu eta bi animali hil zituen suak eta 2021eko urrian hainbat txakur atera behar izan zituzten erretzen ari zen etxebizitza batetik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide