Bigarren postua lortu zuen Eneko Martinezek asteburuan Gironan jokatututa trialean. Motor gidari murgarrak ezin izan zuen ehuneko ehuna eman, katarroa zuelako eta, ondorioz, ezin zuelako ondo arnastu.
Hala ere, kirolari gaztea pozik azaldu da lorpenarekin, sailkapen orokorrean bigarren dagoelako. Espainiako Txapelketaren barruko proba da Gironan jokatu zena, eta beste hiru zita geratzen dira norgehiagoka amaitzeko. Gauzak hala, marka esanguratsua erdiesteko aukerak ditu Martinezek.
Honakoa ez da Aiaraldeko gidariak aurten lortu duen marka bakarra, ez eta onena ere. A Coruñan lehen postua erdietsi zuen, eta Antzuolako lasterketan ere lortu zuen gailentzea.
