Gogo handiz eta aldaketekin itzuliko dira larunbatean Erretes Lantenoko Jaiak. Mertxe Sanchez antolatzaileak azaldu du egitarauaren osagai nagusiak mantendu dituztela -900 lagunentzako parrillada, esaterako-, baina ekimen berriak gehitu dituztela.
Nagusiena Motokros Klasikoen Lasterketa izango da. Amurrioko herritar batek prestatu du, Ayala Motor klubeko kidea dena, hain zuzen. "Bere asmoa izan da 65 eta 85 urteetako motor klasikoen lasterketa eskaintzea. Lursail pribatu batean egingo da, aldapatsua dena eta jende orok izango du aukera ikusteko. Goizean entrenamenduak izango dira eta arratsaldean proba bera, Euskadiko txapelketarako puntuagarria baita", azaldu du Mertxe Sanchezek.
65 eta 85 urteetako motor klasikoen Motokros Lasterketa izango da egitarauko ekitaldi berriena
Berez, antolatzaileak baliatu nahi zuen jai herrikoi bat, kanpotik etortzen den jendeak -Madriletik edo Bartzelonatik, adibidez- aukera izan dezan bertan gaua egiteko. Erretes Lantenoko herritarrek txosna jarriko dute parte-hartzaileei zein ikusleei zerbitzua emateko.
Ohiko egitaraua
Kirol proba horren agerpenak, nolabait, beteko du Peregaña Igoerak utzitako hutsunea, ez baita gehiago egingo. Edonola ere, aldaketa horiek kenduta, dena mantenduko da, gutxi gorabehera, zegoen moduan.
Umeentzako ekintza andana egongo dira egun osoan eta gastronomiak ere pisu handia izango du: paella txapelketa, parrillada, txokolate jana...
900 pertsonentzako parrillada prestatuko dute odoloste, lukainka eta hirugiharrarekin. Horrez gain, 120 litro txokolate prestatuko dituzte
Antolakuntzak aipatu du, kartelean agertzen ez bada ere, 13:00etan barraskiloak eta txoripanak oparituko dituztela. Parrilladako menua osatuko dute txorizoa, odolostea eta hirugiharrarekin, eta postrea esnekia izango da, Kaikuk oparituko duena. Mertxe Sanchezek azpimarratu du 120 litro txokolate prestatuko dituztela.
Kokapen aldaketa gauerditik aurrera
Jaiaren azken txanpa ez da betiko kokapenean (hau da, plazan) izango, baizik eta handik eta 40 metrora. Horrek esan nahi du, behin Partyman eta suziriak igarota, bertan izango dela Disko Festaren Bonbo Festa ikuskizuna, gehienbat gazteentzat bideratuta egongo dena. Han txosna ere egongo da.
Berez, jaiaren egitarau osoa honako hau izango da larunbatean:
11:00 // Txupinazoa eta umeentzako jokoak, tailerrak eta puzgarriak
11:00-14:00 // Erretes Lantenoko Motocros klasikoaren (65 eta 85) lasterketa. Euskadiko Txapelketarako puntuagarria. Entrenamenduak
12:00 // Paella txapelketa
14:15 // Paellen aurkezpena
15:00-18:00 // Motokros Txapelketa
16:00 // Apar festa
17:00-19:00 // Puzgarriak eta ur tobogan erraldoia
20:00 // Sari banaketa
21:00 // Parrillada herrikoia eta txokolate jana
22:30 // Party Man
00:00 // Su artifizialak
00:15 // Zozketa
00:20 // Bonbo festa
Berez, jaiak uztailaren 22an amaituko dira:
05:30 // Kanpaikadak
13:00 // Meza
13:30 // Luntxa