Erretes Lantenoko jaietako osagai nagusia den parrilladak erakarri ditu lagun gehien, baina festa giroa goizetik iluntzera luzatu da. Herriko auzokideek egitarau anitza prestatu dute: dantza ikuskizuna, paella txapelketa, motokros lasterketa edota haurrentzako ur-jolasak.