Luiaondon bada festa-giroa

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko uzt. 13a, 07:00

Jaietako banderolak banatuko dituzte etxez etxe, herriko balkoiak apaintzeko. / Aiaraldea.eus

Uztailaren 21etik 24ra ospatuko dituzte Luiaondoko Jaiak. Azken urteetan izandako harrera beroa izatea espero dute aurten ere festen antolakuntzan buru-belarri murgilduta dauden Administrazio Batzarreko kideek.

Azken bi urteetako mailari eutsi nahi diote Luiaondoko Jaietan. Pandemiak mundua eten aurretik arrakasta handia bereganatu zuten jaiek, bereziki 2018 eta 2019 urteetan. Jaien antolakuntzaren atzean dagoen Administrazio Batzarreko kideek argi daukate arrakastaren arrazoia: “Herriko gazteen proposamenak entzun eta aintzat hartzen hasi ginen. Urtero bilera irekiak antolatzen ditugu jaien egitaraua diseinatzeko eta bertara gonbidatu genituen gazte luiaondoarrak”.

Aurten ere, eredu berdina jarraitu dute, eta espero dute azken urteek utzitako zapore onaz berriro ere gozatzea. “Akerbeltz erromeria, Erruki eta Zutik taldeak edota Dj Alex eta Dj Gomi dira aurtengo programako musika eskaintzaren adibideetako batzuk, denak herriko gazteen proposamenetatik etorriak, eurak dira eszena musikala hobekien ezagutzen dutenak”. Aurreratu dutenez, gainera, goizeko ordu txikiak arte luzatuko dute jai-giroa, festa amaierak aldirietako lehen trenarekin kointziditu dezan.

Adin guzteintzako jaia

Baina, gazteentzako soilik ez, herritar ororentzako egitarau zabala prestatu dute Administrazio Batzarreko kideek, Jaietako Txosna kudeatuko duen koadrilarekin elkarlanean. Gaztetxoenek jolas parkeaz, herriko txokoak ezagutzeko ginkanaz edota Fifa bideo-jokoaren txapelketaz gozatzeko aukera izango dute. Nagusienek, ordea, egun propioa izango dute uztailaren 24an: “Atzoko gaztearen eguna”.

Horrez gain, herri bazkariak, pilota partidak eta bola tiradak ere izango dira Luiaondoko jaietako ezinbesteko osagai.

Luiaondon bada giroa

Luiaondoko auzokideak elkartu eta ondo pasatzeko helburua dute jaiek, baita herri sentimenduan sakontzekoa ere: “Zentzu horretan oso positiboa da herriko gazteek beste nonbaitera joan aurretik Luiaondon geratu nahi izatea”. Halaber, aurten ekimen berria jarriko du martxan Administrazio Batzarrak, etxez etxe banatuko dituzte Luiaondoko jaien banderolak, jaiak iraun bitartean herriko balkoiak apaintzeko: “Herritarrek etxeko buzoian aurkituko dituzte banderolak datozen egunetan”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide