Jairik jai igaro dituzte aiarrarrek azken hiru egunak. Astelehenean San Lorentzo eguna ospatu zuten izen bereko baselizaren inguruetan. Goizetik gauera arte luzatu zen giroa. Haurrentzako jolasak, herri bazkaria eta odoloste jana egon ziren, besteak beste. Gauean, aldiz, Ganeko erromeriak, Bocabeats Comediak eta Jaikide Diskodantzak girotu zituzten zelaiak.
Asteartean Oleta tabernara mugitu zen giroa, txorizo jana eta DJ emanaldia egon baitziren bertan. Atzo, aldiz, San Lorentzo ospatu zuten. Gogor jo zuen eguzkiak, baina freskatzeko aukera izan zuten haurrek, ur-txirrista egon baitzen, besteak beste.
Santu berriaren estreinaldia
Ekitaldi berezia burutu dute Santo Domingoko baselizan. Duela bost urte bertako santuaren figura lapurtu zuten, eta bizilagun batek, Santi Urtadok, eskultura berria tailatu du. Apaizaren bedeinkapenak jaso ditu irudi berriak.
Argazkiak: Javi Solatxi