Yeray Perez arespalditzarra gailendu da Espainia Iparraldeko Nazioarteko Falkoneria Jardunaldietan

Allende Solaun Boada 2022ko aza. 4a, 13:00

Yeray Perez aitortza berriekin. / V. P.

Espainia Iparraldeko Nazioarteko Falkoneria Jardunaldietako irabazle atera da Yeray Perez aiararra, hegazti txikien modalitatean. Leonen eskuratu zuen lorpen hori, urriaren 14tik 16ra izandako txapelketaren XXVII. edizioan. Bestalde, Espainiako txapelketara ere sailkatu da, urriaren 28tik 30era Galizian antolatutako txapelketan 3. postua erdietsi ondoren.

XXVII. Espainia Iparraldeko Nazioarteko Falkoneria Jardunaldietan gailendu da Yeray Perez, hegazti txikien modalitatean, hain zuzen. La Virgen del Caminon (Leon) izan zen txapelketa, urriaren 14ik 16ra. Victor Perezek -Yerayren aitak- azaldu duenez, estatuan eta atzerrian ospe handia duen txapelketa da, parte-hartzaileen kopuruari eta mailari dagokienez.

Yeray eta Victor Perez lehiaketa garrantzitsu honen podiumera igo dira hirugarren urtez jarraian. Izan ere, iaz bigarren postuan sailkatu ziren eta aurreko edizioan, 2019an, lehen postua eskuratu zuten

Bestalde, urriaren 28tik 30era Cospeito Lugon (Galizia) antolatutako txapelketan hirugarren postua eskuratu zuen Victor Perezek, Espainiako txapelketara sailkatuz. Galiziako norgehiagokan 75 lagun inguru lehiatu dira guztira. Familiaren hurrengo muga Espainiako Txapelketan lehiatzea izango da, azaroaren 25etik 27ra Bellpuigen (Lleida).

Yerayren "hegaldi ikusgarria", haizea gorabehera

Yerayk Leonen lehiatutako kategorian, 400 gramo baino gutxiagoko hegaztiekin aritzen dira parte-hartzaileak eta ez dago adin-bereizketarik. Modalitate horren barruan lehenengo proba gainditu ondoren, igandeko finalean sailkatzea lortu zuten gazteak.

"Hilaren 16ko goiza haize biziarekin hasi zen eta horrek hegazti hauen hegaldia asko zailtzen du", aipatu du Victor Perezek. Eguraldia gorabehera, "emaitza ikusgarriak" erdietsi zituzten, ikusleen txaloaldia piztuta. Perezek adierazi duenez, "hegaldi ikusgarria egin ondoren, harmailetan zeuden ikusleak altxatu eta txaloka hasi ziren".

 

Espainiako txapelketan lehiatzeko aukera

Victor Perezen esanetan, Galiziako txapelketa ere bereziki zaila izan izen eguraldiaren ondorioz, haize gogorra eta euria zirela eta. Dena dela, igandean eguraldia hobetu egin zen eta publikoak hegaldi hobeak ikusteko aukera izan zuen, aiarrarenak, besteak beste. Victor Perezek podiumeko 3. mailara igotzea lortu zuen 'Beltza' izeneko belatzarekin. Garaipen asko lortu dituzte hegazti horri esker. Hain zuzen ere, aste batzuk lehenago lehen postua erdietsi zuten Leongo Nazioarteko Jardunaldietan.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide