Sanprudentzioak ate joka daude Aiaran eta apirilaren 27tik 30era bitartean Arespalditza hartuko dute ospakizunek.
Iker Larrazabalen pregoiarekin hasiko dira jaiak ostegunean 19:00etan udaletxean bertan eta lau egunez luzatuko dira ekintzak.
Musikaren aldetik, eskaintza zabala izango da eta Fanfarre Beti Jaik, Luhartzek eta DJ Oihan Vegak alaituko dute giroa ostegunean. Puro Relajo, Placton eta DJ Markelinen txanda helduko da ostiralean. Larunbatean Akerbeltz taldea eta DJ A&B igoko dira oholtzara eta igandean Patxi Perezek itxiko du kontzertu sorta.
Horrez gain kirola (pilota, txirrindularitza, bola), haurrentzako ekintzak (parkeak, Xaibor, 'Gora Bihotzak' ikuskizuna, tailerrak) eta aldarrikapen feministak ere egongo dira (Batukada feminista, esaterako). Horri lotuta, eraso matxisten kontrako protokoloa prestatu dute eta jaiak hasi baino lehen saioa egingo dute azaltzeko.
Udalak prestatutako egitarau osoa hemen ikusi daiteke:
Apirilak 27, osteguna
19:00 // Pregoia eta txupinazoa
- Pregoia Iker Larrazabalen eskutik
- Portada lehiaketaren irabazleari saria ematea
- Txupinazo ofiziala
- Prontxiri ongietorria egitea
19:30 // Aiara Dantza Taldearen erakustaldia eta Fanfarre Beti Jairen emanaldia
22:00 // Luhartz eta DJ Oihan Vega
Apirilak 28, ostirala
10:30 // Kalejira
11:00 // Eskualdeko produktuen azoka
12:00 // Meza San Prudentzioren omenez
13:00 // Danborrada Etxaurren Ikastolaren eskutik
17:00 // Pilota jaialdia Luiaondon
19:00 // Puro Relajo taldearen kontzertua
22:00 // Dantzaldia Placton taldearen eskutik eta jarraian DJ Markelin
Apirilak 29, larunbata
11:30-14:00 // Haurrentzako parkea
12:00 // Haurrentzako tailerrak
16:00-18:30 // Haurrentzako parkea
16:30 // XLII. Jesús Isasi Memoriala Txirrindularitza lasterketa (kadeteak)
17:00 // Haurrentzako tailerra
18:00-20:00 // Bola botatzea Kexaako bolatokian
19:00 // Xaibor
22:00 // Akerbeltz taldea eta jarraian DJ A&B
Apirilak 30, igandea
9:00 // Erakusketarako txakurren Arabako Open txapelketa.
13:00 // Meza
11:00-13:00 // Bola botatzea Kexaan
13:30 // Batukada feminista eta poteoa
12:45 // Emakumezkoen herri-kirolen erakustaldia
14:30 // Adinekoen XXVIII. Eguna, musikarekin girotuta
17:30-18:30 // 'Gora bihotzak' taldearen emanaldia
19:30 // Patxi Perez
20:00 // Odoloste jate herrikoia
Tokiko erakundeak prestatutako egitarautik at, kontzertua egingo dute apirilaren 29an 16:30ean. Emanaldi zaratatsua izango da, Incëndio aiaraldearrek eta Bakounine eta Kial talde bretoiek joko baitute.