Eskualdeko herritar guztiek Aiarako jaietara joateko aukera izan dezaten, doako autobus zerbitzua eskainiko du Aiarako Udalak. Ostegun, ostiral eta larunbat iluntzean abiatuko da autobusa hiru herritatik (Artziniegatik, Laudiotik eta Amurriotik) eta goizaldean itzuliko da.
Artziniegan bus geltokian hartu ahalko da 20:30ean eta Lantenon, Menagarain eta Ibaguenen egingo ditu geldialdiak Arespalditzara heldu baino lehen. Laudion institutu paretik abiatuko da 21:15ean eta Luiaondon eta Murgan geratuko da autobusa, eta Amurriotik 22:00ean aterako da.
Itzulera, ordea, 04:00etan izango da Artziniegako norabidean doazen herritarrentzako, 05:30ean Laudiorantz doazenentzako eta 04:45ean amurrioarrentzako.
