Zuzeneko emisioa eskainiko du Aiaraldea Komunikabideak gaur arratsaldean Arespalditzatik, Aiarako Jaien hasiera dela eta. Komunikabideko kideek udaletxe zaharreko balkoitik eskainiko dute saioa, bertatik botako baita jaiei hasiera emateko suziria.
Arratsaldeko zazpietan jarraitu ahalko da emisioa Aiaraldea.eus atarian edo komunikabidearen YouTube edo Twitch kanaletan.