Ostiralean danborrada izan zen jarduera nagusia. Larunbat goizean haurrentzako jolasak izan ziren nagusi, eta arratsaldeko lehen orduan punk eta hardcore doinuek hartu zuten elizako arkupea, hainbat kontzertu antolatu baitziren bertan, egitarautik kanpo. Ordu berean hasiko zen txirrindulari lasterketa, baina bertan behera utzi behar izan zuten azkenean, parte hartzaile batzuen erorketaren ondorioz.
Istripu hori kenduta, jaiak oso ondo egon direla nabarmendu du Gentza Alamillo alkateak, "partaidetza handia" egon dela nabarmenduta. Gaur goizean Luiaondon hasi da eguna, erakusketarako txakurren Arabako Open Txapelketarekin. Emakumeen herri kirol erakustaldia eta batukada feministaren emanaldia egon dira gero Arespalditzan, eta Patxi Perezen dantzaldiarekin eta odoloste janarekin amaitu dute eguna.
Argazkiak: Gentza Alamillo Udaeta, Sorginlarren, Jone Gartzia Gerra eta Txabi Alvarado Bañares