Jendetza elkartu zen larunbatean Erretes Lantenon herriko jaiez gozatzeko. Jai-Batzordeak egun osoko egitarau oparoa antolatu zuen eta inguruko herrietako ehunka lagun batu ziren bertan. Paella lehiaketa, haurrentzako jolasak, dantza erakustaldia, erromeria... Ohitura bilakatu den parrillada erraldoiak ere herritar ugari batu zituen, eta azkar batean agortu ziren parrilladarako txartelak.
Trontza txapelketa
Herri-kirolak izan zen arratsaldeko egitarauko ekintza nagusietako bat. Harri jasotzaileak, aizkolariak eta txingalariak erakustaldian aritu ziren, baina ikusmira gehien sortu zuena Arabako Trontza Mistoko txapelketa izan zen.
Honakoa izan zen txapelketako sailkapena:
- Jon Lapazaran - Garbiñe Lopez de Uralde
- Estibaliz Cidad - Andoni Elizondo
- Kimetz Lapazaran - Eneritz Muruaga
- Lorea Fernandez - Carlos Ruiz de Arechavaleta
- Olga Artiñano - Jesus Larrazabal
- Larraitz Garmendia - Ramiro Llanos
- Andoni Mendinueta - Sara Asenjo
- Angel Gomez - Susana Sanchez
- Iranzu Urra - Mikel Marijuan
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte