Ostiralean hasi ziren Etxaurrengo jaiak, eta atzo ere zenbait ekintza egin zituzten, baina gaur izan da egun nagusia. Dozenaka lagun bildu dira Andra Mariko baselizaren inguruan, urtez urte errepikatzen den egitarauaz gozatzeko. Erlijio ekitaldiak egon dira goizean zehar, eta tokiko zenbait ekoizlek postuak jarri dituzte. Eguerdian Aiara Dantza Taldeko kideak aritu dira emanaldia eskaintzen. Tarten ohiko zozketa egin da jarraian, eta herri bazkaria gero.
Arratsaldean, aldiz, falkoneria erakusketa eta igel zein briska txapelketak egon dira, eta txahal bat zozkatuta eman diote amaiera jaiari. Ganeko taldea arduratu da egun osoa girotzeaz.
Argazkiak: Aitziber Alava, Gentza Alamillo eta Rosa Saez