ARGAZKIAK

Lanbro artean euskara izan dute ipar Aiarako kilometroetan

Aimar Gutierrez Bidarte 2024ko mar. 22a, 17:04

Lanbro artean iritsi da lekukoa Aiarara, baina herritarrek gogotsu heldu diote erronkari. Korrikaren 23. edizioak alderdik alde zeharkatu du udalerria, errepide nagusietan barrena.

Artziniegari lekukoa hartuta, Korrika goiztiarra izan da aurtengoa Aiaran, eta lekukoa lanbroak inguraturik iritsi da bertara.  Udalerriko errepide nagusia zeharkatu du Lantenotik Izoriaraino. Bidean ehunka airarrek egin diote ongi etorria, baina baita beste udalerrietatik etorritako euskaltzaleek ere. Izan ere, Amurrioko eragile askok kilometroak hartu dituzte bertan.

Etxaurren ikastolako ikasleak Luiaondon

Korrikaren bigarren bisita bat ere jaso du Aiarak. Amurrio eta Laudio arteko bidean Luiaondon hartu dituzte korrilakariek indarrak. Etxaurren Ikastolako guraso eta irakasleek ekimen erraldoia antolatu dute bertan Korrikari ganorazko agurra egiteko. Hirurehun ikasle baino gehiago Ibaguengo zentrotik Luiaondoko frontoira joan dira autobusetan

Hauek izan dira Aiarako lekuko eramaileak:

  • 2027. Km – Ibaizabal Gaztetxea
  • 2028. Km – AdiGrafik
  • 2029. Km – Amurrioko EAJ
  • 2030. Km – Menagaraiko Emakume Taldea 
  • 2031. Km – Amurrioko Gazte Mugimendua / EH Bildu
  • 2032. Km – Mendiko Lagunak MT
  • 2033. Km – Arespalditzako Administrazio Batzarra
  • 2034. Km – Aiarako Caceres Farmazia 
  • 2035. Km – Izoria herria
  • 2036. Km – Aiaraldea Ekintzen Faktoria
  • 2037. Km – Etorki Kooperatiba / Txokogorri 
  • 2062. Km – Aiarako Udala
  • 2063. Km – Etxaurren Ikastola
  • 2064. Km – Amurrio Aisia Eskaut Taldea

Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte eta AEK

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide