Erretes Lantenoko beste herritar batzuek antolatuko dituzte herriko jaiak, baina uztailaren 22an

Aitor Aspuru Saez 2024ko mai. 9a, 15:00

Erretes Lantenoko jaiak uztailaren 22an egingo dira azkenean.

Erretes Lantenoko zenbait bizilagunek oharra zabaldu dute eta ukatu dute inork oztopoak jarri izana ospakizunak antolatzeari.

Erretes Lantenoko zenbait herritarrek prentsa oharra plazaratu dute jaiei buruz mintzatzeko. Aiararrek euren desadostasuna erakutsi dute orain arteko antolatzaileekin eta iragarri dute ospakizunak egongo direla aurten, baina uztailaren 22an: "Garrantzitsua da argitzea Retes de Llantenoko jaiak gure tradizioaren eta komunitatearen parte izaten jarraitzen dutela". 

Testuaren sinatzaileek adierazi dute uztailaren 6ko jaia elkarte batek prestatzen zuela, Peregaña-Retes de Llanteno Erretaiar elkarte soziokulturalak. Herritar hauen aburuz, "auzokideok beti eskertu dugu duela hiru urtera arte egindako lana".

Oharraren egileek azpimarratu dute azken hiru urteetan giroak okerrera egin duela herrian eta hori "urtarrilaren 30ean auzotarrek egindako bilera ireki batean islatu zen, non auzotarrek hitz egin, bozkatu eta jaiak bizilagun guztiak kontuan hartuta egiteko funtsezko baldintza batzuk erabaki zituzten".

Horrela, hiru baldintza jarri zituzten jaiak ospatzeko:

  1. Herriko jaiaren data uztailaren 22an mantendu beharra, Madalena egunean.
  2. Ospakizuna egunez egitea, auzotarren gaueko atsedena ez oztopatzeko.
  3. Jaia antolatzeko ardura auzotarrek izatea, eta ez elkarteak.

Azkenik, herritar hauek erantsi dute ez daudela ados hedabideetan agertutako bertsioarekin eta honakoa azaldu dute: "Gure herriarekin konprometitutako bizilagunak garenez, lanean jarraituko dugu gure tradizioak babesteko eta elkarren arteko harmonia eta errespetuzko giroa sustatzeko".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide