Atzo ospatu zuten Arespalditzako jaien egun nagusia. Goizetik gauera arte luzatu zen egitaraua, makina bat ekintzarekin. Lehen orduetan kirola izan zen protagonista nagusia, mendi martxa eta mendi trail lasterketa egin baitzituzten herrigunetik abiatuta.
Traileko parte hartzaileek 15 kilometro egin behar izan zituzten guztira inguruko mendietan barrena. Eskualdeko kirolariak nagusitu ziren proban. Iñaki Isasi Flores aiararra izan zen lehena gizonezkoen artean, eta Camino Alegre izan zen irabazlea eta Zuriñe Frutos artziniegarra izan zen bigarrena emakumezkoen artean. Isasik 1 ordu eta 13 minututan osatu zuen ibilbidea, eta 1 ordu eta 39 minututan Frutosek. Hemen ikus daitezke sailkapen guztiak.
Argazkiak: Naia Vallejo Torres