Iragan ekainaren 15ean jendez bete zen Luiaondoko Gizarte Etxeko ingurua, Euskadiko Bola Txapelketa egin baitzen. Orain, txapelketa horren ajea pasata, uztailaren 19ra begira jarri dira luiaondoarrak, egun horretan hasiko baitira herriko Madalena jaiak, uztailaren 22ra arte luzatzeko.
Bolek presentzia nabarmena izango dute ospakizun horretan ere. Helduentzako jaurtiketa egongo da larunbatean, eta haurrentzakoa, aldiz, astelehenean. Ekintza tradizionalek pisua izango dute egitarauan.
Baina, azken urteetako ildoari jarraiki, jende gazteak presentzia nabarmena izatea espero dute antolatzaileek, gau partean batez ere. Izan ere, musika eskaintza oparoa prestatu dute, erromeria zein DJez osatutakoa batez ere, Luiaondoko jaiek adin-mugarik ez dutenaren seinale.
EGITARAU OSOA
Uztailak 19, ostirala
18:00 // Kalejira Sospechosodespam-ekin
20:00 // Txupinazoa
Kultur etxean
20:30 // Buruhandiak
21:00 // Moonshine Wagonen kontzertua
23:00 // Beranduegi erromeria
02:30 // Blessive DJ
Uztailak 20, larunbata
11:00-13:00 // “La Magdalena” bola jaurtiketa
16:00 // Frontenis txapelketa
17:00-18:00 // “La Magdalena” bola jaurtiketa
19:30 // Bingoa elizako zelaian
21:00 // Etxebarria aita-seme trikitilarien emanaldia elizako zelaian
21:30 // Odoloste jan herrikoia elizako zelaietan
23:00 // Kontzertua Akerbeltz erromeriarekin
02:30 // DJ Varro
Uztailak 21, igandea
16:00 // Mus txapelketa elizako zelaian
19:00 // Bingoa elizako zelaian
19:30 // Puro Relajo
21:00 // Sospechosodespam
Uztailak 22, astelehena
12:00 // Maria Magdalenaren omenezko meza
12:30 // Bermuta
17:00-18:00 // Haurrentzako bola txapelketa
16:30-19:30 // Haurrentzako parkea
19:30 // Joselu Anaiakekin dantzaldia