2024/07/27 - 2024/07/28 16:00

Kirol jarduera

I. Emakumeen Aiarako bira

I. Emakumeen Aiarako bira
Aiara

Gizonezkoen 34 edizio eta gero, emakumeen I. Aiarako bira antolatuko dute uztailaren 27an eta 28an, kadete eta junior mailetako neskei zuzendua.

Eskualdean txirrindularitzan aritu ziren emakume aitzindariak omentzeko aprobetxatu nahi dute bira. Horien artean Izaskun Bengoa, hainbat modalitatetako Espainiako txapelduna eta Atlanta 1996ko Olinpiar Jokoetan lehiatu zena.

Lehenengo etapa: Orozko-Laudio. Uztailaren 27an, 16:00retan.

Bigarren etapa: Amurrio-Amurrio. Uztailaren 28an, 10:30etan.

Informazio guztia, hemen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide