Kexaako jaiak ospatuko dira abuztuaren 3an, 4an eta 5ean

Oihane Ozaeta Fernandez 2024ko uzt. 31a, 11:40

Kexaako jaien artxiboko irudi bat. / Aiaraldea.eus

Abuztuaren 5a izango da egun handia. Hiru egunetako egitarauaz gain, abuztuaren 2tik 4ra meza egingo da baselizan arratsaldeko zortzietan.

Abuztuak 3, larunbata

19:00 // Jaien hasiera

19:15 // Ume eta helduentzako joko tradizionalak

21:00 // Parrillada

22:30 // Disko festa DJ Beltrancen eskutik

00:00 // Su artifizialak

* Puzgarria egongo da
*Gauean afarien zozketa


Abuztuak 4, igandea

12:00 // Monumento multzoaren bisita gidatua (Plaza mugatuak. Izena eman helbide honetan: juntaquejana@gmail.com)

11:30-13:20 // Bolo txapelketa


Abuztuak 5, astelehena

09:00 // Suziriak egun handiari hasiera emateko.

11:30 // Prozesioa

12:00 // Meza baselizan

13:00 // Ohiko tartaren zozketa

*Goizean zehar pintxopotea

17:00-19:00 // Bolo txapelketa

18:30 // Igel txapelketa

20:00 // Fiz azti frikienaren emanaldia

*Txokolatea egongo da. Ostean, jaien amaiera

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide