Meza Santuarekin eman zioten hasiera jaiari, eta artzain-txakur erakustaldia eta artzainari omenaldia egin zituzten jarraian. Eguerdian herri bazkaria antolatu zuten Rakatapla elkartearen laguntzarekin. Arratsaldean, berriz, beste hainbat jarduera egon ziren: igel-toka txapelketa heldu zein umeentzat, soka-tira (artzainak gainontzekoen kontra), txapela jaurtiketa heldu zein umeentzat, dantzaldia Iñaki Otegirekin eta txokolatada.