Luiaondok Andra Mari Magdalenako jaien ekintzak zehaztu ditu. Administrazio Batzarrak bost eguneko ospakizunak antolatu ditu kirola, umeentzako jarduerak, musika eta gastronomia uztartzeko, bereziki.
Musikaren esparruan Akerbeltz, DJ Varro, Beranduegi erromeria, DJ Blessive, Txapela Brava eta Joselu Anayak dira osagai garrantzitsuenak, baina umeek ere protagonismo handia izango dute DJ Partyman edota jolasei esker. Luiaondoko izaera islatzen dituzten hitzorduak ere ez dira faltako, izan bola txapelketa edo pilota partidak.
EGITARAU OSOA
Uztailak 18: Txupinazoa
18:00 // Kalejira Betijai fanfarrearekin
20:00 // Txupinazoa kultur etxetik
23:00 // Beranduegi erromeria
02:30 // DJ Varro
Uztailak 19: Gazte Eguna
11:00-13:00 // Bola jaurtiketa bolatokian, Magdalena Saria
11:00-11:30 // Umeen ping pong txapelketa elizan
13:00 // Dardo txapelketa elizako zelaian
16:00 // Umeentzako jolasak
17:00 // Bingo elizako zelaian
17:00 // Pilota jaialdia frontoian
17:00-18:30 // Bola jaurtiketa bolatokian, Magdalena saria
19:30 // Bingo elizako zelaian
21:30 // Odoloste jan herrikoia elizako zelaian
23:00 // Akerbeltz erromeria
02:30 // DJ Blessive
Uztailak 20: Atzoko Gazteen Eguna eta Txosna Eguna
12:00 // Igela txapelketa elizako zelaian
16:00 // Bingo elizako zelaian
16:00 // Mus Txapelketa elizako zelaian
17:00 // Sospechoso de spa DJ
21:00 // Txapela Brava erromeria
Uztailak 21: Umeen Eguna
11:30 // Umeentzako jolasak
15:30 // Partxis txapelketa elizan
17:00 // Bingoa elizako zelaian
17:00 // Haur parkea frontoian
19:00 // Partyman elizako zelaian
Uztailak 22: Andra Mari Magdalena
12:00 // Meza
12:30 // Dantzaldia Iñaki Otegirekin
17:00 // Bingo elizako zelaian
18:00 // Etxebarria aita eta seme trikitilariak elizako zelaian
19:30 // Joselu Anayak
20:30 // Txintxorta jana