Antzerkiak, gastronomiak, musikak eta haurrentzako ekintzek girotuko dituzte Zuhatzako jaiak

Aitor Aspuru Saez 2025eko uztailaren 10a

Hiru egunez luzatuko dira Zuhatzako jaiak. / Aiaraldea.eus

Hiru egunez luzatuko dira ospakizunak, uztailaren 18tik 20ra, hain zuzen. Koxkor taldea, DJ Varro edota DJ Kactus gonbidatu dituzte.

Zuhatzako jaiak uztailaren 18tik 20ra bitartean egingo dituzte eta kulturari, gastronomiari eta umeen gozamenari eman diete berebiziko garrantzia.

Lehenengo egunean, adibidez, Adabaki klown ikuskizuna izango dute eta larunbatean Zuhatzako herritar talde batek Le Cirque su Soleil-en omenezko antzezlana egingo du. Egitasmo bitxi hori duela 20 urte baino gehiago sortu zuten herrian, zuhatzarren arteko, eta bereziki umeen arteko, harremana sustatzeko proiektu sortzaile batekin. Iaz, adibidez, herri kirolei buruzko antzezlana taularatu zuten eta aurten dantza eta zirkua izango dituzte hizpide.

Haurrek eskaintza zabalagoa izango dute, egun berean, uztailaren 19an. Izan ere, puzgarrien eta apar jaiaren ostean DJ Kactusen emanaldia egongo da.

Musikaren aldetik, Iñakiren erromeria izango dute ostiralean eta Koxkor taldea eta DJ Varro larunbatean.

EGITARAU OSOA

Uztailaren 18an, ostirala

11:30 // Kanpaikadak

12:00 // Meza eta Pezukerari ongi etorria

19:00 // Adabaki klown ikuskizuna

20:00 // Iñakiren erromeria eta txokolate jana

Uztailaren 19an, larunbata

09:30 // Mendi ibilaldia, izen-ematea 09:20ean

13:00 // Puzgarriak eta Ikasgune

14:30 // Paella (izen-ematea uztailaren 16an beranduenez 680 35 78 59)

16:00 // Puzgarriak

16:30 // Bingo musikatua

18:00 // Apar festa

19:30 // DJ Kactus

20:30 // Parrillada

22:00 // Koxkor taldea

01:30 // DJ Varro

Uztailaren 20an, igandea

11:30 // Meza eta zozketa

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide