Salmantonek ere Santa Marina ospatuko du asteburuan eta bi eguneko egitaraua antolatu dute horretarako. Lehenengo hitzorduak ostiralean izango dira. Goizean abiatuko dituzte ekintzak txupinazoarekin eta lapikoen soinuarekin eta apurka-apurka bizitasuna areagotuko dute, gaueko ordu txikietan, goizeko hiruretan hain zuzen, makarroi eta txokolate jana eskaintzeko, Gauargi erromeriaren ondoren.
Gau luze horrek atsedenari emango dio lekukoa larunbatean, baina igandean berriro ekingo diote festari. 10:00etan mendi ibilaldia izango da eta 21:00ak arte luzatuko dira ekintzak. Aurten, berrikuntza gisa, herriko bizilagun batek omenaldi sorpresa jasoko du 18:30ean. Horrez gain, txosna zerbitzua eskainiko dute uneoro.
EGITARAU OSOA
Uztailak 18, ostirala
10:00 // Txupinazoa eta lapikoak jotzea
13:00 // Meza
13:30 // Triki poteoa eta ohiko zozketa
16:00 // Kalejira etxez etxe Etxebarria aita-seme trikitilariekin
18:00 // Umeentzako jolasak
23:00 // Gauargi erromeria
03:00 // Makarroi eta txokolate jana bizkotxoekin
Uztailak 20, igandea
10:00 // VIII. Salmanton Mendi Ibilaldia
13:00 // Bazkari herrikoia (Aldez aurretik izena eman behar da ondorengo telefonoaren bidez: 696566493 (Zuri). Azkenengo eguna 2025/7/14) 10€ umeak eta 15€ helduak
17:30 // Herri kirolak
18:30 // Omenaldia herriko bizilagun bati
19:00 // Bingo musikatua
21:00 // Zozketa eta jaien amaierako traka