Larunbat arratsaldean abiatu zituzten Kexaako jaiak. Umeentzako eta helduentzako joko tradizionalak egin zituzten lehenbizi, eta parrilladarekin zein su artifizialekin girotu zuten iluntzea, DJ Beltrancek musika jartzen zuen bitartean.
Bihar (abuztuak 5) izango da jaien egun handia, goizeko gauera luzatuko den programarekin:
09:00 // Suziriak, egun handiari hasiera emateko
11:30 // Prozesioa
12:00 // Meza, baselizan
13:00 // Ohiko tartaren zozketa
13:00 // Pintxopotea
17:00 // Bolo txapelketa, bolatokian
18:15 // Igel-toka txapelketa
18:30 // Errosarioa
20:00 // Mugi Boogie
20:00 // Txokolate-jana
Argazkiak: Kexaako jaiak