Jai-giroak ez du etenik Luiaondon. Uztaila erdialdean ospatu zituzten herriko jaiak, baina, urtero bezala, ospakizunei segida emango diete Lorentzo Deuna eta Domingo Deunaren omenezko festetan.
Festa herrigunetik atera eta Luiaondoko bi baselizetara eramango dute bizilagunek, beraz. Bihar bertan egingo dute lehen geldialdia. Domingo Deuna ospatuko dute izen bereko ermitaren inguruan. Orotariko ekintzak prestatu dituzte egunaz gozatzeko: herri bazkaria, magia ikuskizuna, puzgarriak, briska txapelketa... Eguzkia ezkutatzeagatik ere ez da festa bukatuko, Ganeko erromeriak eta DJ batek animatuko dute dantzaldia, gaueko ordu txikiak arte.
Igandean eskema bertsua jarraituko dute, kasu honetan Lorentzo Deuna baselizako zelaian. Tortilla txapelketarekin abiatuko dute eguna, eta giro sargoriari aurre egiteko ur-txirristaz gozatzeko tartea ere izango dute. Iluntzean Ganeko erromeriak girotuko du ingurua.
EGITARAU OSOA
Abuztuak 8, ostirala, Domingo Deuna
12:00 // Meza, Domingo Deunaren omenez
12:30 // Haurrentzako jolasak
14:30 // Herri bazkaria, baselizako zelaian
16:00 // Haurrentzako aurpegi-margoketa tailerra
16:30 // Briska txapelketa
17:00 // Adinekoen jolasak
17:30 // Haurrentzako puzgarriak
18:00 // Magia ikuskizuna
21:00 // Odoloste-jana
21:00 // Ganeko taldea, erromeria
23:00 // Disko-festa
Abuztuak 8, ostirala, Domingo Deuna
11:00 // Tortilla eta Pintxo txapelketaren hasiera
12:00 // Lorentzoren Deunaren ohorezko meza
12:00 // Marrazki lehiaketa
13:00 // Haurrentzako Yincana
13:30 // Tortilla eta pintxoen aurkezpena
14:30 // Herri bazkaria, baselizako zelaian
16:30 // Tute txapelketa
16:30 // Haurrentzako aurpegi-margoketa tailerra
17:00 // Haurrentzako ur-txirrista
21:30 // Txintxorta-jana
22:00 // Ganeko taldea, erromeria