Atzo ospatu zuten Etxaurrengo erromeria Menoion eta eskualdeko jende ugari bertaratu zen. Ospakizunak finantzatzeko moduetako bat zozketa da eta antolakuntzak gaur bertan zabaldu ditu saritutako zenbakiak:
- 1. saria: 2945. Txahal bat.
- 2. saria: 1431. Bi lagunentzako dastatze menua Arcos de Quejana jatetxean.
- 3. saria: 3405. 60 euroko bonoa Guzurtegi erretegian.
- 4. saria: 5114. Asteburuko menua bi lagunentzat Toboso jatetxean.
- 5. saria: 2949. Bi lagunentzako eguneko menua Antojo jatetxean.
- 6. saria: 1084. Bi lagunentzako eguneko menua Oleta jatetxean.
Saridunek 30 eguneko tartea izango dute antolatzaileei jakinarazteko.