Julen Ibarrola Gobantes hautatu dute Arabako Kontzejuen Elkarteko presidente izan dadin. Ibarrola Izoriako Administrazio Batzarreko presidentea ere bada eta martxoaren 27an izandako hauteskundetan erabaki zuten kargu hori izango duela.
Berez, Ibarrolak badaki zer den Izoriatik harago joaten diren ardurak hartzea, Urbideko presidentea ere baita 2023tik.
Dena den, ez da Arabako Kontzejuen Elkarteko presidentetza hartu duen lehen aiararra. Gogoratu beharra dago Joseba Terreros arespalditzarrak betebehar hori izan izan zuela 2024ra arte. Dimisioa aurkeztu zuen orduan Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendari izateko Eusko Jaurlaritzan.