Akerbeltz, Joselu Anayak, Patxi Perez… jai potenteak prestatu dituzte Luiaondon

Aitor Aspuru Saez 2026ko ekainaren 29a

Kalean egoteko deia luzatu du Luiaondoko Jai Batzordeak. / Aiaraldea.eus

Luiaondoko herritarrek jaietako egitarau ia osoa prest dute eta ohiko jarduerekin musika eskaintza fresko eta dantzagarria eskainiko dute.

Luiaondoko jai batzordeak lan handia egin du eta uztaileko ospakizunen egitarau oparoa zehaztu du jadanik. Gauzak horrela, 17an, 18an, 19an eta 22an kalean etengabe egoteko arrazoiak eskainiko dizkie herritarrei. Lehenengo egunean, ostiralean, gogor abiatuko dituzte ospakizunak ohiko ereduari jarraiki, eta 18:30ean kalejira hasi eta gero, txupinazoa, buruhandiak, elektrotxaranga, eta Kresala zein DJ Varroren musika emanaldiak egongo dira gaueko ordu txikiak heldu arte. Larunbatean lasaiago ekingo diote egunari 11:30ean bola jaurtiketarekin eta umeentzako tailerrekin, baina eguerdian eta arratsaldean jai tenperatura igotzen joango dira trikipoteoarekin, UNO karta txapelketarekin, pilota partidekin, La Magdalena bola txapelketarekin eta bingoarekin. 21:00etan borborka egongo da giroa eta odoloste janak balioko du Akerbeltz eta DJ Blessiven emanaldietara begira indarrak hartzeko, 23:00etan eta 02:30ean, hurrenez hurren.

Luiaondoko Jai Batzordeak kalean etengabe egoteko arrazoiak eskainiko dizkie herritarrei

Igandean ospatuko dute Txosna Eguna eta 10:30etik aurrera frontenisak, eskulanek eta bermutak bat egingo dute paella txapelketarekin. 14:30ean herri bazkariak jarraituko du gastronomia erdigunean jartzen eta bazkalostean bingoa eta mus txapelketa egongo dira digestioa egiten laguntzeko. 17:00etatik aurrera haurrentzako bola jaurtiketa eta parkea prestatuko dituzte eta 19:00etan Patxi Perez eta Konpainiaren dantzaldiak alaituko du herria. 20:30ean hirugihar jana eskainiko dute nekea arintzeko eta 21:30ean Joselu Anayak taldeak hartuko du lekukoa. Gaua amaitzeko karaokea egongo da.

Azkenik, uztailaren 22an azoka antolatuko dute 12:00etatik aurrera, meza egingo duten ordu berean, alegia. Eguerdian bermutari tartea egingo diote eta 15:00etan herri bazkaria deituko dute. Mahaia ez dute utziko arratsaldeko lehen orduetan, bingoa eta tute txapelketa prestatuko baitituzte eta 18:00etan herri jokoen txanda izango da. 19:30ean doinu mexikarrak nagusituko dira Mariachi Imperialaren eskutik eta 20:30ean txorizo jana azkenaurreko ekintza izango da, 22:00etan amaierako traka botako baitute.

EGITARAU OSOA 

Uztailak 17, ostirala

18:00 // Kalejira
20:00 // Txupinazoa
20:15 // Buruhandiak
21:00 // Elektrotxaranga
23:00 // Kresala
02:30 // DJ Varro

Uztailak 18, larunbata

11:00 // Bola jaurtiketa bolatokian
11:30 // Haurrentzako tailerrak
12:30 // Trikipoteoa
16:30 // UNO karta txapelketa
17:00 // Pilota jaialdia
18:00// Bola jaurtiketa bolatokian
19:00 // Bingoa
21:00 // Odoloste jan herrikoia elizako zelaian
23:00 // Akerbeltz
02:30 // DJ Blessive

Uztailak 19, igandea

10:00 // Frontenis txapelketa
11:30 // Eskulanak haurrentzat
11:00 // Meza
11:00 // Paella lehiaketa
12:30 // Bermuta
14:30 // Paella lehiaketaren sari banaketa
14:30 // Herri bazkaria
16:00 // Bingoa
16:00 // Mus txapelketa
17:00 // Haurrentzako bolo-jaurtiketa
17:00 // Haurrentzako parkea
19:00 // Erromeria Patxi Perezekin
20:30 // Hirugihar-jana
21:30 // Joselu Anayak
23:30 // Karaoke gaua

Uztailak 22, asteazkena

12:00 // Azoka
12:00 // Meza Santa Maria Magdalenaren omenez
12:30 // Bermuta 
15:00 // Herri bazkaria
16:30 // Tute txapelketa
17:30 // Bingoa
18:00 // Herri jokoak
19:30 // Dantzaldia Mariachi Imperial taldearekin
20:30 // Txorizo-jana elizako zelaian
22:00 // Jai-amaierako traka

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide