A-3641 errepidea ezingo da erabili bihar goizeko lehen ordutik, asfaltatze lanen ondorioz

Aitor Aspuru Saez 2026ko ekainaren 28a

Duela bi urte A-3641 errepidean jazotako ezbeharra.

07:30ean etengo dute trafikoa 18:30ak arte Ibaguen eta Zuhatza lotzen duen tartean.

Aiarako Udalak jakinarazi die herritarrei bihar asfaltatze lanak egingo dituztela A-3641 errepidean eta, hori dela eta, bidea ezingo dela erabili 07:30etatik 18:30ak arte.

Zehazki, 48+440 eta 50+120 kilometro puntuen artean izango da esku hartzea eta azken puntu horretatik, hain zuzen, zuhatzarrei baimenduko zaie igarotzea.

Gogoratu beharra dago ekainaren 10ean Etxaurren Ikastolako umeak garraiatzen dituen autobusetako batek istripua izan zuela errepidean eta Arabako Foru Aldundiak astebetera iragarri zuela esku-hartzea bidean.

Aipatzekoa da errepidea eztabaida politikoan zegoela aurretik, ohikoak bilakatu baitira istripuak bere ibilbidean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide